Ortodontzian adituak gara.

Urizar_destellos01

Odontologiaren espezialitateetako bat da ortodontzia eta hortzen malposizioak eta masailezurretako anomaliak aztertzen, aurreikusten eta zuzentzen ditu.

Ortodontziako tratamenduarekin helburu estetikoak ez ezik, onura funtzionalak ere lortu nahi izaten dira, esaterako, ahoko higienea erraztu, elikagaien digestioa hobetu, hortzetako kariesei eta oietako gaixotasunei aurrea hartzen lagundu. Hortzetako higadura eta gainkarga muskularra ere saihesten ditu eta buruko eta lepoko min batzuk kendu ere bai.

Urizar_orto_01

Lehenengo bisita

Lehenengo kontsultan azterketa bat eta historia klinikoa egiten dira, pazienteari edota gurasoei tratamenduaren beharren eta aukeren eta hasteko unerik egokienaren berri emateko.

Urizar_orto_02

Azterketa

Tratamendua hasi aurretik banako azterketa egin beharra dago paziente bakoitzari, eta horretarako zenbait erregistro hartzen dira: argazkiak, azterketa-ereduak eta erradiografiak. Horiekin guztiekin diagnostiko zuzena egiten da eta ondorioz, pazienteari egokitutako tratamendu-plana ere bai. Bigarren bisitan dauden alterazioen eta balizko tratamenduaren berri ematen da, tratamendu horren iraupenaz hitz egiten da, zer aparatologia mota erabiliko den eta aurrekontua zein izango den ere esaten da.

Urizar_orto_03

Tratamendu aktiboa

Tratamendua hasi ondoren, kontrolerako eta aktibaziorako hitzorduak ematen dira lau edo sei astean behin. Tratamenduaren hasieran pazienteari edota gurasoei azaltzen zaie aparatua nola zaindu behar den eta higiene ona izatea zein garrantzitsua den, tratamenduko helburuak lortzeko.

Urizar_orto_04

Euste aldia

Tratamendu aktiboa amaitutakoan, emaitzak egonkortu behar izaten dira euskailuen bidez. Euskailuak erauzgarriak edo finkoak izan daitezke, kasu bakoitzeko beharren arabera, eta mantentze-lan oso txikia dutenez, hitzordu gutxiago behar izaten da.

Tratatutako kasuak.

Kasu bakoitza desberdina den arren eta banaka eta pertsonalizatuta tratatu behar den arren, Urizar Klinikan tratatutako kasu batzuk ikus daitezke beherago; kasu horien guztien aurreko eta ondorengo egoera dago ikusgai.

Urizar_destellos01

Ortodontzia ikusezina.

Invisalign neurrira egindako tratamendua da, eraginkorra eta erosoa izateaz gain, eta ferula gardenak erabiltzen dira.

Tratamendua hasi aurretik ortodontzia-azterketa bat egin behar da, kasua behar bezala diagnostikatzeko eta Invisalign sistema zure egoerara egokitu daitekeen eta zure helburuak bete ditzakeen zehazteko.

Tratamendu-plana sortzeko, berariazko erregistro batzuk hartzen dira eta tratamendu-plan zehatza egiten da. ClinCheck softwareari esker, zure tratamenduaren eredu birtual bat sortzen da, eta lehenengo lerrokagailutik azkenekora arte egingo diren hortz-mugimendu guztiak ikusi ahal izaten dira.

Invisalign tratamendua hasi ondoren, neurria egindako lerrokagailuak eramango ditu pazienteak egun batzuez. Lerrokagailuak aldatu ahala, hortzak pixkanaka mugituz joango dira, lerrokagailu guztiak jarri arte. Horrela zuzenduko da pazientearen maloklusioa, ortodonzistak agindutako azkenengo kokapenaren arabera.

Tratamendua osorik egiteko behar den denbora aldatu egiten da pazientearen arabera eta hortzetako arazoaren konplexutasunaren arabera.

Tratamendu hau ia erabat ikusezina da. Jateko, lerrokagailuak kendu egin behar izaten dira, eta horri esker errazago eskuilatzen dira hortzak eta dentistaren azterketak ere errazagoak izaten dira.

Ortodoncia invisible
Urizar_destellos02

Oso ohikoa da paziente helduen tratamenduetan zenbait espezialistaren esku-hartzea behar izatea: periodonzista, aho-zirujaua edo inplantologia, protesietako espezialista, hortz-estetikako zaharberritzailea… Horiek guztiek batera planifikatuko dute tratamendua, emaitza global osoagoa lortzeko eta paziente helduaren beharrak egoki artatzeko, diziplina anitzeko ikuspegitik.

Hori dela eta, gure klinikan zenbait espezialista ditugu, gure pazienteen mesederako eta erosotasunerako.