1979etik zure irribarrea zaintzen.

Urizar_destellos01

Gure historia 1979ko urtarrilaren 2an hasi zen; orduan hasi zuten Urizar ortodontzia-klinikarekin ibilbidea Miguel Angel Urizar doktoreak eta Anek, Amayarekin eta Pasekin batera. Garai hartan inauguratu zen UPV/EHUko Estomatologia Fakultatea ere eta Mikel zen (askok horrela deitzen diote) Ortodontziako irakasgaiaren arduraduna.

Orain beste garai bat da, eta 40 urte baino gehiago hauetan aurpegi berriak ere etorri dira taldera: Gorka, bere aitaren ibilbideari jarraituz, eta  Mikel, aho-kirurgia eta inplanteekin. Amaitzeko, Maríak ikuspegi berria ekarri du klinikara odontologia orokorraren eta estetikaren alorretik.

Ortodontzia, estetika eta hortzetako osasuna.

Familia-enpresa gara eta nabaritu egiten da.

Urizar_destellos01

Gertutasunean nabaritzen da, tratu pertsonalean eta pazienteei zaien errespetuan, baita beti eskaintzen dugun zerbitzu profesionalean, zintzoan eta gardenean ere. Horiek dira gure balioak eta oso argi ditugu, horiekin jaio baikinen eta horiei esker hazi baikara. Harreman luzeak gustatzen zaizkigu, egunero lana gogor egiten saiatzen gara denbora luzez iraungo duten loturak sortzeko; hori dela eta, gure lehenengo pazienteen seme-alabak eta bilobak etortzen zaizkigu gaur egun.

 

Gu Urizar gara… Zu ere Urizar zara… Gaur egun familia handia gara eta denok Urizar gara.

Urizar_home_familia
Este es el equipo humano de Urizar

Profesional talde oso kualifikatua eta trebatua duzu zure esku.

Urizar_destellos01

Beti uste izan dugu trebakuntza funtsezkoa dela bikaintasunerako bidean eta zerbitzu eraginkorra eta kalitatezkoa eskaintzeko ere bai.

Urizarren kualifikazio handiko profesionalak gara, Europako goren mailako titulazioak ditugu eta etengabe trebatzen ari gara. Odontologian lizentziadunak gara eta ondoren bakoitzak bere arloan espezializatzeko master unibertsitarioak egin ditu, baita berariazko ikastaroak ere sektoreko azkenengo teknika eta tratamendu guztien berri izateko.

Hitz egin nahi?

Bete inprimaki hau eta ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.

Nahiago baduzu, email bat bidal dezakezu info@clinicaurizar.com helbidera edo 944 422 411 zenbakira deitu dezakezu, zure zalantza guztiak argitzeko.

Nahiago baduzu, gure klinikara etor zaitezke. Bilbo erdian gaude, Escauriaza eraikinean, Maria Diaz Haroko kaleko 10 bis zenbakian, 4, solairuan, 13-14 departamentuetan.

 Arduraduna: Miguel Ángel Urizar Arechaga.

 Helburua: Formularioan zehar jasotako eskaera/informazioa kudeatzea

 Legitimazioa: Interesatuaren baimena.

 Hartzaileak: Daturik ez da utziko hirugarren, legezko betebeharra izan ezik

 Eskubideak: Sartzea, zuzentzea eta datuak, baita ere beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian azaltzen duen bezala, kentzea.

 Informazio gehigarria: Informazio gehigarri eta gure webeko Datu-Babesaren gainean zehaztutakoa kontsulta dezake: www.clinicarurizar.com