Diziplina anitzeko taldea, zure behar guztiak betetzeko.

Urizar_destellos01

Oso ohikoa da paziente helduen tratamenduetan zenbait espezialistaren esku-hartzea behar izatea: periodonzista, aho-zirujaua edo inplantologia, protesietako espezialista, hortz-estetikako zaharberritzailea… Horiek guztiek batera planifikatuko dute tratamendua, emaitza global osoagoa lortzeko eta paziente helduaren beharrak egoki artatzeko, diziplina anitzeko ikuspegitik.

Hori dela eta, gure klinikan zenbait espezialista ditugu, gure pazienteen mesederako eta erosotasunerako.

Ahoko kirurgia eta inplanteak.

Nor da aho-zirujaua?

Profesional hau ahoko kirurgia eta inplantologia alorretan espezializatua izaten da. Zirujauaren prestakuntza Odontologian lizentziatu ondoren egiten da, graduatu ondoren, eta hiru urteko unibertsitate-prestakuntza izaten da.

Zer da aho-kirurgia?

Odontologiako espezializazio bat da, eta ahoko patologien diagnostikoaz eta tratamendu kirurgikoaz arduratzen da. Tratamendurik ohikoenak hauek dira: irten gabeko hirugarren haginak, hortz-inplante osteointegratuak, kisteak eta apizektomiak, irten gabeko letaginak (tratamendu kirurgiko-ortodontzikoa) eta ahoko ehunen biopsiak.

Zer dira inplanteak?

Hortz-inplanteak, hortz naturalen sustraien ordezko artifizialak dira, torloju zilindriko txikiak dira eta masailezurrean edo barailan jartzen dira, ondoren horien gainean jartzeko ordezko hortzak. Titanioz egindakoak izaten dira, eta material hori integratu egiten da hezurrarekin bat egiten duelako.

Hortz-inplanteek abantaila asko dituzte: galdutako hortzen ordezkoak dira; hortzeria osoaren lagungarri izan daitezke eta seguruagoa eta erosoagoa izan daiteke hortzeria hori inplanteen ondoren; hortz bakarra ordezkatu daiteke, ingurukoetan inolako aldaketarik egin gabe… Eta “mugitzen” diren edo mina ematen duten protesi erauzgarrien ordezko egokiak dira, hortzen bat falta delako izan ditzakegun egoera deserosoak saihesten dira eta konfiantza osoz egin dezakegu irribarre eta hitz egin ere bai.

Urizar_tratamientos_impl_01

Odontologia orokorra.

• Prebentziozkoa.

Profilaxia, fluorizazioak, zigilatzeak.

• Odontopediatria (PADI: haurren hortzak zaintzeko programa).

Profilaxia, fluorizazioak, zigilatzeak.

• Kontserbazioa.

Obturazioak, endodontziak.

• Estetika.

Hortzen kokapen, kolore, forma eta neurriko alterazioen tratamenduak. Zuritu, gainazalak egin.

• Protesiak.

Erauzgarriak, finkoak, inplanteen gainekoak. Injektatutako portzelana-koroak eta zirkonioa. 

• Periodontzia.

Prebentzioa, tratamendua, lehengoratzea eta ohien eta hortzari edo inplanteari eusteko ehunen mantentzea. 

• Giltzadura tenporomandibularren sindromeak.

Hortzen, muskuluen eta giltzadura tenporomandibularraren alterazioen prebentzioa eta tratamendua, deskarga-ferula.

Odontología general en Bilbao

Zurrunka eta loaldiko apnea.

Loaldiko apnea dut?

Loaldiko apnearen sindromea lo gaudela gertatzen den nahasmendua da. Bat-batean arnasa eteten da 10 segundo baino gehiagoz, eta horrek loaldiko apnea-hipoapnea izeneko kolapsoa eragiten du. Zurrunka izan daiteke gaixotasun horren adierazleetako bat, beraz, loaldiko apnea duzula uste izanez gero, zalantzarik gabe kontsultatu.

Goizetan nekatuta egoten zara?, Gauez itolarri sentsazioarekin esnatzen zara?, Egunez logura izaten duzu edo lo hartzen duzu?

Loaldiko apneak osasun-arazo larriak ekar ditzake eta Urizar klinikan lagun diezazukegu aho barneko gailuen bidez, zurrungaren tratamendurako eta loaldiko apnearen sindromearentzako bereziki egokiak.

Zer gailu da?

Patentatutako eta ziurtagiridun gailua erabat neurrira egiten da. Erregistro batzuen bidez, gailu erabat pertsonalizatua egingo dugu. Gailuaren bidez baraila gauez aurreratu egiten da kontrolatuta, horrela airea errazago igarotzen da eta zurrunga eta loaldiko apnea kentzen ditu. Gainera, gailu honek ez du ahoko mugimendurik galarazten, beraz, ohitzeko erraza da.

 
Urizar_destellos01